Buscar este blog

Doro Kontalari

Doro Kontalari
Munduan beste asko lez...

jueves, 25 de marzo de 2010

GOMUTAN ZAUZKAT

Euskaldunok bagara, oroimenetik eratorritako ohiturei belaunaldiz belaunaldi iraunarazi diegulako gara!

Zentzumenetik Jaso
Buruan gorde
Ahotik eman
Errotarrian eho
buelta bakoitzean.

Gogoan gordetakoa.
"hala beharrez"
Ahora ekarri
eta belarriari emanez.

Belarri, begi, beso sudur, aho zabalik.
Hartzaile bost zentzumenetatik.

Hurkoaren jitea.
Neure aldartea.
Inguruak eragindako sentipenen kate luzea,
Oroimenen ganbaran gordetako alea.
Behin eta berriz erein eta eragin behar izan dugun landarea.

Geure historia buruan gorde behar izan dugun herria garelako.
Iragana ezagutzeko hizkuntzari erreparatu behar dion herria garelako, Nola edo ala irautean erabaki dugulako.

Berben barnean baitago gomuta,
Gomutan istorioa eta historiak.
Amets, fantasia, eta ilusio guztiak.
Gogoeten altzoan erne behar du
iraun gura duen izakiak.

viernes, 23 de octubre de 2009



ARGITAN ILUN

Amalur, lur-ama.
Ken iezadan beldurra!
Lur-ama, ama lurra.
Ez dut izurik gura!

Amalur, Lur-ama.
Beltzegia duk gaua.
Lur-ama, ama lurra.
Uxa ezan mamua!

Arren ama, Lur-ama.
Eskain iezadan laguntza!
Otoika natorkin ama
Uxa ilunpetako hotsa!
Ilunetan zegok hotza!
Aitzakiak aitzaki,
gizakia kexati.
Korapiloa askatzeko
inor behar beti.
Ilargiaren beldur,
argitan ere ilun.
Eguzkitan itzala,
ezin gorde inun

Beldurraren beldur
Norberaren espantu
Izuz bizi haizela
ezin duk ukatu.
Mamu bat joan zaik eta,
Beste bat beharko duk asmatu
Doro