domingo, 5 de febrero de 2012
domingo, 29 de enero de 2012
EGUTEGIA
Egoen almazena
Modan Jarri da antza,Trentoko kontzilioaren erabakiez geroztik; 1582 alegia, “Gregorio XIII.” Inposatutako egutegiaren edukiei aldaketak proposatzea. Azkena, Rajoyk. A ze enpeinua! Egutegia arrazionalizatu eta razionatzekoa.
Bejon dagiola! murrizketa guztiek ere ez bai diote krisia gainditzeko balioko. Dirua egiteko makinaren jabeek nahiko bai dute “fiat money” edo “moneta fiduziarioa” hau da: fedean oinarritutako diru paperak inprimatzea zakutik hartzera bidaltzeko. Beraz, erakustaldi arranditsuetan aditzera ematen duen balioa, berez duenaren baino askotaz balio gutxiagoko produktuez fidatzea gaitz ikusten dut. Zertarako kezkatu orduan? Ez du merezi! Nire patrikako hamar euroen antzera, berez ez bai du zentimo laurden balio. Noa ba gai garrantzitsuagoetara, garena izatera ekarri gaituen kontuetara alegia.
Egunen joan etorria pilatzeko omen da egunen almazena, bakoitzaren sorbalda gainean pilatzen dena. Eta euskal Herriko Egutegi nazional zaleek aldarrikatzen dutena. Arrazoizkoa argudioa, egungo egutegiak frantziar eta espainiar estatuek inposatutakoa dela diona. Estatutu eta amejoramenduaren zertzelada kolaborazionistak gora behera, hortxe geure denbora baldintzatzen dirauena.
Euskal Herriko egutegia ordea, egin, egin genezake, baian ez euskalduna. Euskaraz pentsatzen hasiz gero inposaketaren krudeltasuna da nabarmentzen dena. Erromatarren garaitik datorren ukazioa alegia. Ilargia eta eguzkia oinarri duen denbora neurtze sistema ezabatu zigutelako, eta hilabetez hitz egitea inkoherentea bihurtu, gezurretan aritzera behartu.
Euskarak hilabetea, ilargi betea dela badiosku zergatik “mes” itzuli eta ez “ luna llena” joera inkontziente horrek ez ote du inposaketa ezartzen duena legitimatzen?
Zer dela eta, Gregorioren jarraitzaileen pentsamoldean debora neurtzen jarraitu?
Gustura ikusiko nuke, herri mugimendu batek sistema errotik zalantzan jarri eta ezaba zorian dagoen sistema berreskuratzeko bidean jarriko bagintu. Hitzetan, euskararen gomutan gorderik dagoen denbora neuretzeko sistema organiko espirituala alegia.
Inkek XV. mendan, Españolak, (euskaldunen bat tarteko) hara heldu zirenean Ilargiarekin neurtzen zuten denbora eta hara zeintzuk ziren jaiak
1. Eguzkiaren jai handiko ilargia,
2. Ilgora txikia eta ilgora handia, artoak ernetzen direnekoa
3. Loreak ernetzen diren sasoiko ilargia
4. Galburu bikoitzen ilargia
5. Uzta aroko ilargia
6. Pataten ustiaketa eta lurraren atseden ilargia
7. Lurra birbanatzeko ilargia.
8. Lurra ereiteko ilargia.
9. Landatzeko Ilargia
10. Ilargiaren festako ilargia.
11. Txoriak erein berri dauden lurretatik uxatzeko ilargia.
12. Lurrak ureztatzeko ilargia.
· Gurean ezer gelditzen da?
· Nolakoa zen; Egu, Eki, Lur eta ilazki jainkotzat zuten gizakien tenorea.
· Zein haien bizitzeko erritmoa?
· Ezer gelditzen ote da egunen almazen berria eraikitzeko?
Ez nauzue hizkuntzalari baina larunbatak eta laurden batek antzeko ematen dute neure belarrian. Igan-i, de jarrita, igande ezagun egiten zaidan moduan.
Zer da igotzen dena ordea?
Zeren laurdena alegia?
Nor da EGU eguna eta eguena bereak izateko?
Egun berria ospatzeko?
Nor duk OST? Osteko egunaren, -adarraren, -argiaren, -tartearen eta ostiralen jabe izateko?
Negua burutzen da neguburuan, uda burutzen den legez Udaburu goizaldean. Burutik burura doa udan. Burutik burura neguan. Negua omen da hasera, inauste aroa segida. Inauterietan solasean, ama lotan den artean, dibertitzen garenean.
12 eta 13 ilargi. Eguzkiak goia eta behea joten daki.
Hilabeteen izenak
· Martxoa, Martiuz, Marte erromatarren gerla jainkoa.
· Apirila zabaltzeko hila.
· Maiatza Maia jainkosaren izena.
· Abuztua Augustori noiz hartu genion gustua?
· Abendua, garizumarekin nahiko ez eta horra advientoa, gure herria ez da barau egitekoa.
Lagunak ! Frantziak eta Espainiak ez ezik, zeltak, erromatarrek eta gure lurretik pasa den kristo guztiak baldintzatu du gure egutegia. Horregatik diot Rajoy, Merkel edo Sarkosiren egutegian zirriborroak egitearekin ez dela nahiko, badagoelako non ikertu eta zein haritik tiratu.
Egutegi honi heldu gura dion gizataldeak ordea, lurrari lotuta egon behar du, egungo joera mekanizistetatik urrun. Pentsaera organikoagoa beharko luke, neurri bako kontsumoa, politika eta jainko bakarra duen sistematik at.
DORO
martes, 10 de enero de 2012
Edurnezuriren sagarra
Gizakiari lehenengo galdera otu zitzaionez geroztik, kuxkuxero hutsa bihurtu zen. Harrezkero guztiaren zergatia jakin gura du.
Agian … horregatik datozkit taxurik bako galderarik inozoenak?
Lehengo egunean esaterako, Disney faktoriako Edurnzuriren ipuina ikusten ari nintzela, “ikusi ezan dut eta ez entzun, entzutea ez baitago modan” sagar gorri desiragarriak, honako galdera hau gomuta arazi zidan.
Nondik dator Edurnezuriren sagarra, zein da bere historia?
Eta zergatik aurki dezaket Eroskin?
Badakigu amaordeak, atso errukarriaren itxuraz mozorroturik agertu eta janarazi ziona. Baina, non lotu zuen, Carrefur, Lidel, Dia, El corte inglesen?
Non?
Eta garrantzitsuena, nola heldu zen hara?
Batzuentzako, sagarraren kontu hau arketipo sexista hutsa da, edo agian ikur mitikoa. Niri ordea, sagarra bera interesatzen zait, Sagar gorri horren historia.
Ez gara sagarraren antzinaroaz mintzatuko, baina, aurrekari batzuk jakitea komeni da; Edurnezuri albinoa zela, amaorde edo ugazamak ispiluarekin eztabaidatzen zuela, ipotxak, meatzea nagusiarentzat ustiatu eta agortu ondoren Evaristorekin rok radikal vasko kantzen ibilitakoak zirela. (Aiho, aiho, aiho al mote a trabajar los enanitos buenos tenemos que currar) Printzea, berriz ipuinaren azkenean agertzen dela, inork deitu gabe eta berandu, mundu guztia lotan dagoenean, ipotxekin gaupasa egin ondoren.
Jakina denez amaordeak ez zuen sagarra berak fabrikatu, erosi egin zuen. Non ez dago argi. Batzuk Eroskin erosi zuela diote, beste batzuk Carrefurren, nik neuk El corte inglesen izan zela uste dut… Egia esan berdin dit.
Eta zuei?
Dena dela, Merkatal guneak nekazaritzako elikagaien industria multinazional baten filialari erosi zion kopurutzar izugarrietan, Jakina, pozoi guztia ez zuen berak jarri! Beste azti batzuen laguntzari ezker, lanik nabarmenena fabrikatik balio erantzi gisa zekarren eta. Sagar baten azalean sintetizatutako 35 sustantzia kimiko ezberdin aurki daitezke.
Tumatxa hi! “Zertarako erosi tripiak edo farlopa, merkatal gunean erositako sagar batekin, primerako koktel toxikoa badaukagu astebururako? Baina hori prozesuaren parte bat baino ez da, eta guk, Edurnezuriren sagarraren ezagutzan sakondu gura dugu.
Mota honetako sagarra, beste multinazional batek patentatutako barietatea da. Dakizuen moduan; akatsik bako barietate honek eta kalitate berdineko beste batzuk, bertoko sagar klase kokotsu eta zaharkituak ordezkatzera datoz. Asko kostata baina azkenean, 50 urteren buruan, elikagai freskoen nutrizio balio jaistea lortu dute. Guzti hau, hasiak hautatzerakoan egindako ikerketa selektibo serioari ezker; irizpide zuhurrez honako ezaugarriak hobetsi direlako: hotzetan biltegiratua izateko erresistentzia gaitasuna, forma, itxura eta ageriko usteltzearen atzeratzea. Jakina, legeak baimentzen duen moduan, ezaugarri guzti hauek zapore eta elikagaien gainetik daude.
Jarrai dezagun ordea sagarraren istorioarekin. Landatu, Edurnezuriren etxetik urrun samar landatu zuten; Alemaniatik urrun bai dago hego Amerika. Ondo garatu zedin ez zuten gastuetan erreparatu, mota guztietako ongarri nitrogenatu, pestizida eta belar-pozoiz nahastuta erabili ziren, “Benomilo, bromuro de metilo, BHC, captan(fungicida), clordano, clorobenzolato (acraben), cigon,dimentoato,diazimon,dieldrin, difenilamira, 2,4-d (herbicida), endosulfan (tiodan), endrin, etion, gution, lindano, malation, mancozeb,metasistox-R, metoxicloro, metilparation, paraquat (herbicida), paration, fosdrin, fosmet, plictran, servin, sistox, tiodan (endosulfan), toxafeno” “Rundupek” esaterako eraginkortasun, garantizatua du, ez da alferrik izan Bietnamen erabilitako agente laranjaren osagaien artean efektiboenetarikoa.
Kalitatea ziurtatzeko, behar haina ur eta petrolio erabili ziren. Ideia bat egiteko, jakin nitrogenoan aberats den tona bat ongarrik, 5 tona petrolio erabiltzen dituela.
Multinazionaleko aztiaren teknikari laguntzaileak azukrea puntuan zegoela esan zuenean batu zuten; berde berdetan. Merkatal zentroko apaletan agertzen den gorri distiratsutik apur bat aldendua. Ez da ahaztu behar bilketa goiztiar egin zela, baian ez dago arazorik, Edurnezuriren amaordea sagarrez hornitzen duen aztiak mirariak egiten ditu. Arinegi ustel ez zedin, beste guztiekin batera, fungizidaz zipriztindu zuen, segidan hozkailuan sartu zuen. Bertan, milioika sagar alerekin batera hilabeteak egin zituen, merkaturatzeko une egokia heldu arte. Nekazal enpresako kanpo merkataritzan adituek une egokia dela esan arte. Nekazal enpresa ekoizlea ospe handiko erakundea da. Garai batean, bertako nekazari natiboenak izandako lurrak ustiatzen dituzte. Egun alogereko eskulana, ugazaba izandako natiboei eskaintzen die soldata urri baten truke.
Eguna joan egunak etorri, merkaturatzeko sasoia heldu zen, sagarrak itsaso zabala zeharkatu zuen itsasontzi frigorifiko erraldoi batean, egun batzuen buruan, Edurnezurirenera heldu zen, iparralde garatuko herriren bateko supermerkatura. Baina sagarrak berde jarraitzen zuen.
.— Ez dago arazorik. — esan zuen elikagaien faktoriako aztiak, eta etileno gasarekin zipriztindu zuen sagarra. Bat batean gorritu zen fruitua!
Gure sagartxoa asko poztu zen ondua (heldua) zela uste izan bai zuen, baina sasi-ontzea baino ez zen izan. Arbolan umotu ez zenez, azukre puntua bai, baina ez zituen itxura berriak agintzen zuen zaporea bermatzeko beste azukre zurgatu.
Baina berdin da, itxura badu behintzat eta aurrena begiekin jaten da. Merkatal gune erraldoiko apalean jarri aurretik, makillatzaileen eskuetatik igaro zen. Hauek argizariz estali zuten, beretzat beren beregi egindako poliestirenozko kutxa plastifikatuan jartzerakoan, dotorean eder eta desiragarri ager zedin jendaurrean. Aitortu behar da, poliestirenoa gizakiak, industria kimikoaren historian sortu duen gairik kutsakor eta degradatzen sailena dela, baina gure sagartxoak kalte kolateral hori baino gehiago merezi du.
Hurrengo egunean, merkatal gure erraldoira. Hantxe jarri zuen apalean, bi asteko kontratua eta sindikatuz gero ordain-sari bakoa kaleratze libreari lotutako hornitzaile andereñoak. Haraxe joan zen erostera Ama-ordea, eta igaliari lozorro kontsumo zalearen edena gehitu ondoren, atso errukarriz mozorrotu eta Edurnerizuriri eraman zion. Gure Edurne oso osokoa denez, poz handiz egin zion koska fruituari, segidan esku zapia hartu behar izan zuen muturra lehortzeko, hain zen urtsua sagarra zeren, kokotxean bera, izuri eta bular arteko erretentxotik sartu bai zitzaion.
Egia esan sagarrak ez zuen zapore handirik, baina itxura bat zuen!
Baina gure Edurnezuri aspaldi dagoenez kontsumismoaren lozorro gozoan murgilduta, ziplo! Irribarretsu lokartu zen, sagar eder bat musu-truk jan zuenaren ustean. Printzea heldu zenean eta etzanda ikustean, neskatoak bere buruaz beste egin zuela pentsatu zuen. Eta hain eder gazte eta lirain ikustean ezin izan zuen samina jasan, Orduan pestizida flaskoa hartu eta… globalizaio transgenikoak porrotera eraman dituen ameriketako indiar nekazariek euren buruan beste egiteko erabiltzen duten pestizida bera hartu eta …. “
Barka, desbideratzen ari naizela uste dut, hori beste ipuin bat da eta hurrengoan kontatuko dut.
Labur bilduz: Printzeak, pestizida eskuetan eta bere buruaz beste egiteko zorian zegoenean … Twitterreko mezu bati ezker, Edurne hilda barik lotan zegoela jakin zuen. Orduan mingainadun torloju musua eman zion. Edurne itsumustuan esnatu zen eta kolokoiaren biharamuna kentzeko, merkatal gunera joan ziren hektarea bat ohian eta 2.400 litro ur hanburgesa forman jatera MacDonasen.
Eta hortxe bukatzen da sagarraren istorioa. Har, koko eta zizareek ere gura ez duten sagarraren istorioa. Wall Disney, Carrefour eta beste zenbait multinazionali esker ametsetako gure sagara bihurtu dena.
Baina denentzat ez antza: Baso sarriaren erdian, Disneyren kameretatik urrun, Galtzagorri eta Gona-gorri askok, sagarrak, tomateak, artoa, garia, arrosa eta era guztietako ortuariak landatzen dituzte euren hazietatik. Agrokimikorik gabe laboratzen dituzte eta inguruetako merkatuetan saltzen dituzte. Multinazional eta Jauntxo lur-jabeen gainetik, elikadura burujabetza defendatzen dute. Gurea, gauza guztien zergatia jakin gura dugun kuxkuxero galdetsuona.
Doro
Testu berria da: Francisco Rodríguez (Grupo Soberanía Alimentaria y Génerro” ko kidearen ideian oinarritutakoa)
lunes, 9 de enero de 2012
Plaza erdi erdian
dabiltza jostari.
Alkarreri begira,
Arrosa ta elorri.
Bai morena!
Larrosa ta elorri.
Ederrak dozak baina
Arantza ugari
Soina lerdena bada
Soinekoa dotore
Apain eta ederra
Nok eleuke gure?
Arranopola!
Nok eleuke gure
Arranpalo horrek be
ondo hartuko leuke.
Luma koloretsuak
Begietan dir-dir
Ahozabalik dagoz
Alkarreri adi
Larrosa elorri!
Alkarreri adi
Lizun begiak eta
Gogoa limuri.
Zurtoin zaharrak deko
Arantza zorrotza
Arantza sartzen bada
Ezin leike goza
Ez maitia!
Ezinleike goza.
Sarritan laztan batek
Askatzen du arantza
Alkarreri lotuta
Peru ta Maridxe
Aspaldi galdu eben
Zirrien grazidxe
Ai. Atso Agurek!
Zirrien grazidxe
Mari zeure altzoa
Baino eztot gure
Azkana izaten da
Despedidarako
Despedidea edi da
Agur esateko
Ai, oi, ene!
Agur esateko
Kantua akaba ta
kontua hasteko.
Doro Zobaran
miércoles, 3 de agosto de 2011
Istoriotan
Busturian jaio, hazi eta hezitakoa naiz. Eta.. Ah ze gutxi dakidan neure herriaz!
Urruneko intxaurrondoaren oparotasuna ezagutzen dut eta etxe-osteko masusta ez. Begira nago nire “window” tik eta ez dut etxekonekoaren berririk. Neure zarratadarten sundaz mugarritzen dut ingurua. Mundua nirekin hasi eta akabatzen bada, zertako lehengo eta geroko kontuez arduratu, zertarako ez denaz kezkatu?
Baina batzuetan, zer egin lekion begira egotea be tokatzen zait, jaiak ez badira edo umeek kateatzen ez banaute, inoiz; kasualitatez baino ez bada be, fikziozko nobela erromantikoez gain, zer edo zer irakurtzen dut. Egunotan, gogaituta egon behar izan dut antza, zeren, Bizkaiko Foru Aldundiak, Jaurerriko herriei eskainitako monografikoen artean, neure herrikoa berrirakurtzea otu zait. Begi berriekin ordea: begi berriekin diot, ez betaurreko berriak erosi ditudalako, kontu zehatzetan erreparatuz esan nahien bila ibili naizelako baino. Haatik, esango ditudanak neure buru ero-bero honen zentzudun gauzak dira. Eta gustuko dituenak patrikeran gorde ditzala, gustuko ez dituenak ordea ez ditzala handik atera badaezpada.
Nonbaitetik hasi behar eta irudimena handirik ez dudanez, BUSTURI, hartu dut gaitzat. Hauda, izenaren errekurtso zimurtua. Oso informatua be ez naizenez, Google Maisu Juanari galdetzea otu zait. Google esan dut! Arazo bat dut “pregunta de foro” Googel zer da maisua ala andreñoa? Argitu bitartean izen nagusi androgino bezala utziko dut!
Googleri galdetu diot eta honek Wiki andereñoarengana bidali nau. “Hau bai, hau seguru, seguru andreñoa dena”, Wiki anderñoak, Busturiak zazpi auzo dituela esaten dit, Bat-batean, nire bost urien teoria pikutara, Mitxelena popaz gora, Josebak beste hiru uri gehiago aurkitu behar. Eta postari dimisioa eskatzeko zorian.
Wikipediaren arabera “El municipio está formado actualmente por siete barrios diferenciados: Axpe de Busturia (Busturi-Axpe), San Bartolomé (San Bartolome o Amunategi), Altamira, San Cristóbal, Itxasbegi, Goherri y Paresi. Axpe ostenta la capitalidad administrativa del municipio por estar ubicada en el barrio la casa consistorial de la localidad.
Zazpion artean oso kuriosoa egin jaten auzo bat dago. San Bartolome o Amunategi . Ohiko bideak jorratu ditut informazioa konparatu nahian eta, begira aritu ondoren, bai. 1755.urteko “concordia” geroztik egiten ziren prozesioetan horrela agertzen da, “San Bartolome ermita Amunategi auzoan”. Ez galdetu concordia zer den, badakit adiskidetasuna esan gura duena baina ez dakit nortzuk adiskidetu behar ziren.
Ehun eta hogeita hamar urte (130ur)arinago ordea, XVII. Mendeko fabrika liburuak dionaren arabera , 1625ean 89 erreal ordaintzen zaizkio arotz bati Madalenaren ermitan konponketak egin ditzan. Urte horretan arra aipatzea ahaztu zitzaion antza arotz feministari. Zeren, bi urte beranduago 51 errealeko diru sarrera kontabilizatzerakoan , La Magdalena y San Bartolome agertzen dira. Arra eta Emea aurrez aurre berriro be. Baina hor ez da gelditzen kontua, zeren, Ziprianoren liburuak, hurrengo lerroan zera bai dio: de todas formas la advocación de la magdalena era menos usada que la de San Bartolomé. Garbi dago, Bartoloren aldekoek, Malenen alde egin zutenek baino indar gehiago zutela. Lekutan gelditu zen “concordia” Konkorren batean kateatuta agian.
Malen ermitatik ezabatu zuten, baina, Busturia ezagutzen duen orok daki Madalenaren, Malenen edo Matxalanen oinatzak, hantxe daudela, hatxapunteko puntaren puntan, Bizkaiko Jaunak, aMARI (ama-lurrari) eskaintzak egiten zizkion harrizko aldarean zizelatuak, Busturialdeari so,
Busturi-ar eta emeok, zein Busturiaz kanpoko jakitun asko Matxalenen arrastoren atzetik aritu izan gara. Batzuk balio historikoaren atzetik besteak erotikoaren ondotik. Baina guztiok, pertsonaia fisikoa aurkitu nahirik.
Eta ez bada izaki fisikoa?
Eta gure Matxalenen balioa, garai bateko sinesmen animisten arten Marirekin bat eginik, izaki mitikoa bada?
Barcelos konde lusitaniarrak XIV. Mendean idatzitako leinuen liburuan dioen moduan Bizkaiko Jauna, Busturiako bere baserrian zegoenean hiltzen zituen behien barruki guztiak, baserriz kanpoko haitz baten gainean jartzen omen zituen eskaintza gisa. Hondakinok ez omen ziren biharamunean harri gainean agertzen. Eta ekandua horrela bete ezean, kalteak jasoko zituen bere hurkoen artean.
Nori eskaintzen zizkion ordea?
Zeren beldur zen jauna?
Edo, nori zion debozioa?
Basoko patariak bitarte, amari eskaintzen zizkiola esango nuke, ama-lurrari. Erritu animista inon bada. Bizkaiko jaunak ordea, Teista xamarra denez, amari eskaini beharrekoa Mariri eskaintzen hasi zen. Baina teismotik monoteismora bidean, Madalena oparitu ziguten, herritarrok Matxalendu duguna. Emetasunetik eta lizunkeriatik hurbilegi oraindik batzuen gusturako. Tentazioaren zirikaden zantzu guztiak ezabatzeko bera, Madalen operatu eta Bartolo bihurtu behar izan zuten.
Baina Matxalenek, inoiz izan zela frogatzeko hiru oinaz utzi zizkigun, Bizkaiko jaunaren gotor lekuko harrizko aldarean zizelaturik. Bertan diraute oraindik. Ni neu, eta lagun bat, aurten izan gara aspaldiko partez Mari-Malenekin berbetan. Eta, barka eskatu behar izan diogu, barrukirik ez geniolako eraman. Ama-lurraren izaki bizia dela sinetsi arren kultura kontsumistak orekaren balioak ahaztuz neurriz gain ari garelako.
Barkatzen digula esan dit, aurton, portatu garela, eta ez zaiola oharkabean joan emakumearen gehiengoz osatutako udal-batza. Eta hadi egongo dela, bartolokeriak errepika ez daitezen. Aurten behintzat, jaiez gozatzeko eta San Bartolome egunean beragaz gogoratzeko.
Bost auzoen kontu honek, hari luzea du eta bat baino ez dut aipatu. Hurrengorako, Eneko Lupitz eta Toda andrearen dohaintzan aipatzen denaz mintzatzeko eskatu didate Madaidxako Jaun eta Andereak. Ea Gorritiz San Kristobal zergatik bihurtu den argitu ahal dudan.
Ondo pasa jaidxek
DORO
Idazki hau Busturiko jai programan argitaratzeko bidali nuen. Iragarkiekin autofinantzatzen de argitalpenaren arazo ekonomikoak direla medio ez zidaten argitaratu.

viernes, 31 de diciembre de 2010
Eguzkia Ilargia
eta
Lurra
(Euskaldunon artean zabal diren koplak dioten legez)
KOPLAK
Eguzkia joan da
bere amagana.
Bihar etorriko da
denbora ona bada
Ilargi amandrea
zeruan ze barri?
Zeru goian berriak,
Ez dira onak beti.
Lorentzo haserre ta
Kattalin beldur da.
Kontu honen arrazoia
kontatzera noa.
Berak bakarrik dakien sasoian ele zahar honek dionari aditu zionak kontatutako moduan diotsuet: orduko denboretan, EGUZKIA eta ILARGIA elkarrekin bizi ziran, gaur egungo senar-emazteen antzera, zuzen edo oker ezkonduta baina batera. Agian horregatik, batari Lontxo eta besteari Kattalin deitzea otu zitzaion norbaiti.
Pentsatzekoa da, eguna eta gaua ere nahastean izango zirela, ez bai zegoelako garbi noiz zetorren iluna, ez noiz argia. Hasieran sentsazioak zirraren zirimolan murgildu ziren, koloreak, usaiak mordoilotu eta amodioa berriz nabarmen, gorrotoa nabari eta nabar ugari, arre koloreko zen orduko sasoia.
Halako egun uher batean, hantxe zeuden Eguzki eta Ilargi “ edo Lontzo eta Kattalin esan beharko dugu ba ?”, nork jakin!. Dena dela, hantxe ikus zitezkeen biak goitik behera lurrari begira, ludiko edertasunaz gozatzen. Ikuskizunaren aurrean burua berotu jakon antza eguzkiari, ze… bat batean eta pentsa-pentsa barik hauxe esan bai zion ilargiari. — Ikusten donan. — Ikusten donan Kattalin, zein dotore eta eder dagoen lurra, aditzen ditunan horko baso oparoak, horko erreketako ur etorriak, inguruetako landa zabal eta lur landuak. Ba jakin ezan oka ari dela lurra, oparotasuna dariola, bizitza zabaldu guran, eta hor ikusten donan mirari hori neuri esker dela, neuk lurrari ematen diodan berotasunari esker.
Entzundakoa entzun ostean, sinetsi ezinik, Kattalin albotik begira-begira gelditu zitzaion Lontxori, eta goitik berainoko errepasua egin ostean zera erantzun zion: — Baina Lontxo! hirea bakarrik ez duk izango meritu guztia ezta? Zeren, munduan, hire bero lehor hori besterik ez balitz, daborduko erreta legoke lur-zoru guztia, eta neu ere hemen nago. Gauetako inontzak, goizaldeetako freskurak eta belar gaineko garoak be zer edo zertan lagunduko du horregatio lurra dotore eta bizirik mantentzen ezta?
Arrazoia duenari bere partea aitortu beharrean, haserretu egin ei zen eguzkia, odolak urtzeko moduan para zela diote, horren beste haserretu zen, eskua bere barrenera sartu eta esku bete txingar gori, gori atera omen zituen bere barrutik,. Txingar goriok, blausta..! aurpegira jaurti zizkion ilargiari, bekokitik kokotxerainoko guztiak erreten zizkiola.
Eta hau sinesten ez badidazu, begira iezaiozu ilargiari zeruan, begiratu bete-bete dagoenean, aditu iezaiozu arretaz ilargi betedun gauean, eder eta biribil ikus daiteken unean, orduan jakingo duzu, han ikusiko dituzu, hantxe dauzkalako aurrean.
Baina hori, beste kontu bat da; gainera, ilargiaren gerizak edo iluntasunen motiboa azaltzeko kontu ugari daude eta ez naiz denak kontatzen hasiko. Ezagutuko dituzu noiz edo noiz, zerua ikustea lortzen duzunean, hodeirik gabeko bako gauean, lurtarrek argiak itzaltzeko duten batean! Baina, kontuak kontu jarrai diezaiogun hariari..!
Kattalinek Lontxo tertzio horretan ikusi zuenean, zurt eginda gelditu zen, jasotakoa sinetsi ezinik,. Erreminak berak baino Lontxoren jarrera ulertezinak atsekabetzen zuen gehiago, halako nahigabeak kraskatu zion bihotza, eta gogoak irauli egin zion barrua. Ez ote zuen pentsatzen zuena esateko eskubiderik?
IGETARGIDXE
Iretargidxek argi eitten dau
zeru altuan bakarrik
zazpi izartxo atzian ditu
zortzigarrena makalik
zazpi mediku ekarri dautsez
bakotxa bera herritik
zazpirak bera ez dautse igerri
zegaitxik dagoan gaixorik
Zortzigarrena ekarri dautse
indie-Madriletatik
zortzigarrenak igarri dautso
atean sartu be ein barik.
Harek igarri, harek igarri
nundik dagoan gaixorik
amore minak baditu honek
errai artean sarturik
Gaur gaberako hilko naz eta
etorri neure gorpura,
neure gorpura zatozenian
begiratuixu zerura
Gaua iluna badozu bere
bajatu zaitez ortura,
han hartuko zuz,
han hartuko zuz
zazpi larrosa eskura.
Zazpi larrosa eskura eta
zortzigarrena mosura
inortxok bere pentsau ez daian
nire lutua dozula.
Arrazoiari eraso gordinaren indarrez erantzute horrek , guztiz okertu zituen orduraino Kattalinek Lontxoz zituen usteak. Une berean erabaki zuen, horrela tratatzen zuen lagunaren ondotik alde egitea.
Beste barik, alde egin zuen Kattalinek,. Hantxe zihoan iluntasunak harturik, gogoa beltz, goibel eta atsekabeturik negar malkoak dariola. Hain sakon oratu zion minak zeren, zauriek eurak baino gehiago mintzen zuen gainerako keria guztiek,: harrokeria, zapalketa, mesprezua, destaina, azken finean bidegabekeriak. Hark azaleratu zizkion matrailean bera izurtzen zituen negar anpuluak, horrek, guzti horrek sakatu zuen Lontxogandik urruntzera eta inoiz ez bueltatzeko moduan gainera. Lontxok ordea, Kattalinen asmoak jakin zituenean, ez zion alde egiten utzi gura izan, bere alboan gura zuen. Horregatik, hasi omen zitzaion segika, hantxe zihoazen biak, ortzian zehar, bata bestearen atzean. Hantxe biak arrapaladan eta astrapalan, bata besteari arrantzaka eta bazter guztiak birrindu beharrean. Egunak bata bestearen atzetik joan ziren, bat, bi, hiru, zazpi, hamar, hamazazpi, hogei, hogei eta zazpi, hogeita bederatzigarren egunean, eguzkiak ilargia eskueran zeukan unean, harrapatu eta berarekin eroango zuela uste zuenean … Dzazt! ilargia zeruan ostendu zitzaion eguzkiari. Eta gure Lontxo guztiz nahastu zen, holakoetan sarri jazotzen jakon moduan. – Non demontre sartu dela ba andre-galera hau?.— zihoen sinetsi ezinik.
Egin ahalak egin arren, ez zuen Kattalinen arrastorik inondik sumatu. Harik eta zazpigarrenean, izuak jota baina jakin gurak sakatuta edo… bestaldetik aurpegia agertu zuen arte. Lehenengotan lotsati, beldurtuta kikuka. Gero, osteko zazpi egunak pasa ahala gero eta handiago gero eta ederrago agertu zen ilazki zeruan, harik eta bete, bete egin arte. Hantxe goian zetzan zerutik eskegita, inoiz baino dotoreago, sekulan baino galantago. Antza Lontxoren erasoak sortutako orbainek moztu beharrean edertu egiten zuten Kattalin.
Horrelaxe ikusi zuen Lontxok, inoizkorik erakargarrien, inoizkorik gustagarrien, inoiz baino tentagarriago eta beran alboan gura zuen, bere ondotik. Atzetik jarraitu zion harrapatu guran, baina oraingoan, hogei hamargarren egunean, azken adarretik heldu behar zion unean, desagertu zitzaion Kattalin berriro, eta oraindik, hortxe dabiltza gaur egun ere, bata bestearen atzetik. Ilgora, Ilargi bete bete, ilbehera eta ilargi barri guztietan. Bata egunez, bero dariola eta bestea gauez, inontza dariola
Horrela banatu ei ziran gaua eta eguna,
holakoa delako geure ludi hau,
beran argi-ilun eta guzti.
Gaua/eguna
argia/iluna
eki/ilazki
Lorentzo/ Kattalin
andra/gizon
elkarrengandik hain hurbil,
era berean hain urrun.
Begi lausoetatik salto egin eta matrailean behera labandu ziren negar tantek, kokotxa gainditu ostean, iluntasunak ozpinduta ortzian zirenean iziotu eta argitu egin zuten zerua. Horrenbeste negar egin zuen ilargiak zer ortzia argitxoz zipriztindu zuen, hasiera batean bakardadean egon arren, aurrerantzean lagun ugari batu zitzaizkion inguruan gauaren babesean bihotz doilorrengandik urrun.
(Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak liburuan oinarritutako Moldaketa.)
Doro Zobaran
sábado, 31 de julio de 2010
Biharamuna
Alargunaren hobena
Bezperan sentitu neban azken beroa,
ezpain pareak laztandu ninduten akabuko musua.
Biharamunak erakutsi eustan
atzokoak ekarren atze latza,
zoldutako erraiek baino jaurti e(z) leikien
arrazoi bako lerdearen hatsa.
Goiko zerua eta beheko lurra
ondasun aurrerantzean.
Eta hobena barritz soinean.
Zanik, edo izan leikenik
suma ez neikien bekatuaren zama.
Doilor jendailarekin batzearren
merezi nebana.
Goian zerua eta behean lurra.
Zurtz eginda nau begire.
“Senarraren kalteak” ei daukadaz ordaintzeko
Zerutarren bati egindakoa kitatzeko.
Gizaseme ankerren oinpea,
gogorra da Giza-alabarentzako.
(Emakumearentzako, esan gura dot
giza horretakorik ez dot gustuko eta)
Eztarria urratu beharrean
dekot aldarrikatzeko
Zeru eta lurraren artean,
ez ote da inor behar dabenari laguntzeko?
Andreok andreoi begiratzen dautsegu
bakarrik gagozan edo ez jakiteko.
Baina emeak ugariagoak izan arren, ar zintzoren bat behar, arkeriaren sastrakan bidea aurkitzeko,
saminak leundu,
eta zeru lurraren artean kateatuok kontsolatzeko.
Baina ez estutu!
Aurkitu genituela diotsuet.
Egoera agor hartan
Giza txarreko sastrakatik
Gizontasunaren krabelinari zerion lurrinak
kontsolatu gintuen.
Kontsolatu berba entzunda,
batek baino gehiagok jar(ri) leike aurpegia beltz.
Beste askok barritz, irribarre maltzurra prest.
Basaz betetako buruei darien jiteak
dakar kontsolatu beharra, zinez.
Baina, kontsolatzea beti izan da ona
bozkarioa nondik datorren dakienarentzat.
Kontsolatzea etor(ri) leike laztanetatik.
Kontsolatzea etor leike musuaren ondotik.
Kontsolatze etor leike berba gozoetatik.
Kontsolatzea etor leike ar edo emearen eskutik
Kontsolatzea dator laguntasunaren bidetik
Kontsolatzeak esan gura du e(z) zagozala bakarrik
Eta ez ginak bakarrik.
Gabezian bai, urdaila ase ezinik.
Baina, ez genuen jasan goseterik.
Lurrak beti ematen du txarto tratatu ezik.
Lagunak laguntzeko eta lurra jateko,
anker doilorren gainetik bizi beharra dago.
Lanari heldu geuntson elkarregaz
Bata bestea elikatuz lurraren fruituekaz
Bata bestea jantziz han hemengo oihal fin zein zarpailekaz
Bata bestea sendatuz antzinako ekanduen jakituriagaz
Gaur kantuan gatozkizue.
Orbainak sendatu eta gorrotoa baretu jakula esaten.
Baina oroitzapenak iraun behar dabela gogoratzen.
Belaunaldi batetik bestera doazen oroitzapenen ardura zuen dela ahaztu ez deixuen
Horrelaxe idazten dalako beti galtzaileen historia,
Jasandako saminaren harrotasunetik dator
hurrengo belaunaldiaren egia.
Agur dinotsuet gaurkoz.
Ez bai naiz etorri berriro galtzeko.
Aurrerantzean be, nonor izango da galtzailearen historia kontatzeko.
Doro Zobaran
Busturia 2010-08-01

domingo, 16 de mayo de 2010
“Munduan beste asko lez…”Eguzkjje eta Igetargijje errijjetan ebizen sasoian gizondu ei zan tximinoa. Gizondu eta Emakumetu, esan gura dot. Eta batak gura ebalako eta besteak izten eutsalako laster ugaldu eta zabaldu ziren.
Mundua zirimolatsu ei zebilen lurrunduneiko laino artean galduta.Giza seme, alabek barritz, ez eijjeben Eguzkirik ez Igetargirik ezagutzen. iluntasuna ei zan nagusi munduan.
Ilunetan dabilenari agertzen ei jakoz ilunpetako izaki beldurgarriak. Inpernuko barrabanaren dongakerijjak.
Ilunpetako beldurretatik askatu guran hasi ei zan Gizakumea laguntza eske. AMA LURRARI ERREGUKA
Amalur, Lur-ama.
Ken ieztana beldurra!
Lur-ama, ama lurra.
Ez dot izurik gura!
Amalur, Lur-ama.
Baltzegiak dozana gauak.
Lur-ama, ama lurra.
Uxa egizana mamuak!
Ama- lurrak orduan, izaki negartiaren erosta kantsagarriak isiltzearren edo, igetargia sortu ei ejeban. Eta halantxe kontsolatu ei zirian eme zein ar, mamarroak aldendu zirelako.
Baina, gauekoak laster egokitxu ziren ilunpe barrira eta lehengoari ekin eutsien. Gizakumea beldurtzen hasi zan atzera be. Ikararen menpe, Amari, ama-lurrari erreguka hasi jakon ostabe.
Arren ama, Lur-ama.
Eskain ieztana laguntza!
Otoika nator ama
Uxa ilun nabarreko hotsa!
Igetargitan jagok hotza!
Amak ez eutson kasu handirik egin.
Baina hain da pupu zalea Gizakumea !
Hain gogaikarria, ai eneka hasten danian…
Mainekaz aspertuta, ez entzutearren edo, argi distiratsuago bat zabaldu eban amak ortzian. Eta Eguzki deitu eutsan, Eguk eguna ekarri eban. Eta bi zatitan banatu zan denbora.
Egunekoen Tenorea
eta
Gauekoen Tertzioa.
Poztu ziren bai, poztu betikoak, mamu guztiak aldendu zirelakoan. Baina, egun argitan adoretsu agertu arren, gauetan kikiltzen ziran gizajoak. Ilazkiren argitan, deabru guztiak hasten jakezan inguruan dantzan. Izututa barriro be, laguntza eske hasi ziren,
Aitzakiak aitzaki,
gizakia kexati.
Marapiloa askatzeko
inor behar beti.
Igetargiaren beldur,
argitan be ilun.
Eguzkitan itzala,
ezin gorde inun
Eguzki-lorea
Ama lurrak orduan azken opari bat egitea erabaki eban, kume mainontziak bakea utz zezan. Basoko larrean eguzkiaren antzeko lora berri bat sorrarazo eban, EGUZKI-LOREA deitxu eutsan. Gero seme izutiei emon eta etxean, sarrerako atean eskegitzeko agindu eutsien. Asko poztu ziren eta agindutako moduan egin eben.
Zoriontsu, beldur barik bizi ei dira ordutik hona. Mamuak, agertu arren ezin dabelako etxean sartu, kanpoan gelditzen ei dira ekilorearen edertasunari begira, Ekiaren lehen printzekaz batera oilarrak kukurruku egin arte.
Beldurraren beldur
Norberaren espantu
Izuz bizi nazela
ezin dot ukatu.
Mamu bat joan da eta,
Beste bat beharko joat asmatu
Beldurra joan zen: gizaldiak joa gizaldiak etorri,tximino kunea seme edo alabatu eta Gizakumea Gizalaba edo semetu egin jakuz. Jakitunago egin ahala, lehengo mamu zaharren beldurrak joan . Barre egiten dautsegu. Sorgin, Mamu, Iratxo, Herensuge edo Txerrenen kontu zaharrei, ez jakinen kontuak direlako.
Eta jakituria horreri ezker gaur egungo seme alabok daborduko ez gara mamuen beldur eta ez dogu ama lurraren babesik behar.
Gaur egun gizarte arriskuez geure burua babesteko antolatuta gagoz.
Zeure inguruan esaterako: kale ilunen bat edo argi bako bideren bat badago. Ez dautsazu ama lurrari argitzerik eskatuko ezta?
Alkate jauna
Jaun txit gorena
Kalea ilunegi da,
Salba nazazu arriskuetatik
Argitu idazu gaba.
Gaba egun bihurtu.
Zerua argitu
Ilargia gizaseme alaben begietatik ezabatu,
Zerua isiotu.
“ Baina ez gara ezeren beldur ”

jueves, 25 de marzo de 2010
GOMUTAN ZAUZKAT
Euskaldunok bagara, oroimenetik eratorritako ohiturei belaunaldiz belaunaldi iraunarazi diegulako gara!
Zentzumenetik Jaso
Buruan gorde
Ahotik eman
Errotarrian eho
buelta bakoitzean.
Gogoan gordetakoa.
"hala beharrez"
Ahora ekarri
eta belarriari emanez.
Belarri, begi, beso sudur, aho zabalik.
Hartzaile bost zentzumenetatik.
Hurkoaren jitea.
Neure aldartea.
Inguruak eragindako sentipenen kate luzea,
Oroimenen ganbaran gordetako alea.
Behin eta berriz erein eta eragin behar izan dugun landarea.
Geure historia buruan gorde behar izan dugun herria garelako.
Iragana ezagutzeko hizkuntzari erreparatu behar dion herria garelako, Nola edo ala irautean erabaki dugulako.
Berben barnean baitago gomuta,
Gomutan istorioa eta historiak.
Amets, fantasia, eta ilusio guztiak.
Gogoeten altzoan erne behar du
iraun gura duen izakiak.

viernes, 23 de octubre de 2009
ARGITAN ILUN
Amalur, lur-ama.
Ken iezadan beldurra!
Lur-ama, ama lurra.
Ez dut izurik gura!
Amalur, Lur-ama.
Beltzegia duk gaua.
Lur-ama, ama lurra.
Uxa ezan mamua!
Arren ama, Lur-ama.
Eskain iezadan laguntza!
Otoika natorkin ama
Uxa ilunpetako hotsa!
Ilunetan zegok hotza!
Ken iezadan beldurra!
Lur-ama, ama lurra.
Ez dut izurik gura!
Amalur, Lur-ama.
Beltzegia duk gaua.
Lur-ama, ama lurra.
Uxa ezan mamua!
Arren ama, Lur-ama.
Eskain iezadan laguntza!
Otoika natorkin ama
Uxa ilunpetako hotsa!
Ilunetan zegok hotza!
Aitzakiak aitzaki,
gizakia kexati.
Korapiloa askatzeko
inor behar beti.
Ilargiaren beldur,
argitan ere ilun.
Eguzkitan itzala,
ezin gorde inun
Beldurraren beldur
Norberaren espantu
Izuz bizi haizela
ezin duk ukatu.
Mamu bat joan zaik eta,
Beste bat beharko duk asmatu
gizakia kexati.
Korapiloa askatzeko
inor behar beti.
Ilargiaren beldur,
argitan ere ilun.
Eguzkitan itzala,
ezin gorde inun
Beldurraren beldur
Norberaren espantu
Izuz bizi haizela
ezin duk ukatu.
Mamu bat joan zaik eta,
Beste bat beharko duk asmatu
Doro
Suscribirse a:
Entradas (Atom)