Buscar este blog

Doro Kontalari

Doro Kontalari
Munduan beste asko lez...

sábado, 7 de diciembre de 2013



Druidaren seme zuria  

.-Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzun iezadazu: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.-Kantaidazu- erantzuten du umeak- bat zenbakiaren segida gaur nik ikas dezadan.


.- Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra heriotza, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez atzetik. Hara ba, zu, druidaren seme zuria. Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu bi zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidazu: Zer naihi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu hiru zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu lau zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzun idak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu bost zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu sei zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzun idak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu zazpi zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Zazpi eguzki. Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzun idak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu zortzi zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Zortzi haizeak, Zazpi eguzki. Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu bederatzi zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Bederatzi esku txiki zuriak, Zortzi haizeak, Zazpi eguzki. Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu hamar zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.- Hamar etsaiaren ontziak. Bederatzi esku txiki zuriak, Zortzi haizeak, Zazpi eguzki. Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu hamaika zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.-  Hamaika dira apaiz armatuak. Hamar etsaiaren ontziak. Bederatzi esku txiki zuriak, Zortzi haizeak, Zazpi eguzki. Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu hamabi zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.
.
.- Hamabi hilabete eta zodiakoaren hamabi zeinuak, azkenaurrekoa Sagittariusa,  azken azkona jaurti du. Hamabi zeinuak gerran daude. Behi ederra, bekokian izar zuria daraman behi beltz ederra, orriuldutako oihanetik irteten da; bere bularrean iltzatzen da askona, odolak erruz dario; burua tente, marru. Tronpeta soinua, sua eta trumoia, euria eta haizea, trumoia eta sua; ezer ez, ezer ez ostean, segidarik ez geroko. Hamaika dira apaiz armatuak. Hamar etsaiaren ontziak. Bederatzi esku txiki zuriak, Zortzi haizeak, Zazpi eguzki. Sei zurtoin handiko umeak. Bost lurraren esparruak. Lau zorroztarriak. Hiru eskualde daude munduan, hiru hasiera eta hiru bukaera (helburu?) gizonentzat eta haritzentzat, Merlinen hiru erresuma, urrezko igaliak, lore distiratsuak, barre egiten duten ume txikiak. Bi idi uztartuak maskor baten aurrean, tiraka, hil: hona hemen mirakulua. Ez dago segidarik bat zenbakiarentzat: beharrizan bakarra, heriotza, saminaren aita, ezer ez aurretik eta ezer ez ostean.  Hara zu, Druidaren seme zuria, erantzuidak: Zer nahi duzu nik kantatzea?

.- Kantaidazu hamahiru zenbakiaren segida nik gaur ikas dezadan.

.-Hamahiru ilargi burutik burura, hamahirua madarikatua. Segidarik bako kantua. 

viernes, 6 de diciembre de 2013

San Martiñen estutasuna
Egun gogaigarri batean, haserre zebilen Martin.
Basajaunaren pareko errementaria izan gura eta ezin.
Hain erreta eban gogoa ze,
lagundu ezkero arima salduko eutsola,
agindu eutson  Txerreni.
inpernuko barrabanari.
Behingoan agertu zan dongea
Kristauaren beste aldea.
Eskuratu guran berea.

                       Elkarrizketak kontazen duena
Txerren.- Hemen naukak Martin.- esan eta agertu zen.
Martin.- Ez haut ezertarako behar - erantzun zion damututa.
Txerren.- Heuk deitu didak eta hona ni!
Martin.- Dei egin badiat, zer egiten neban konturatu gabe izan duk.
Txerren.- Ta ta ta ta ta. Behin hasitako bideak ez du atzera bueltarik, hitza bete ezik. Neugaz behar dok.
Martin.- Ezertariko gogo barik egin dodala
Txerren.- Nire eskuetatik jara egon gura badok, gauza bi egin behar izango dozak oraintxe: lehenengoa burdinazko tresna berri bat asmatu; bigarrena hamabi misterio handiak zeintzuk diran esan.
Martin.- Burdinazko tresna barri bat!!!.- egin- artean esanda, larri lurrera begira egon zan lehenengo; gero goialdera laguntasun eske bai legoan; eta gaztaina- adarretan akasdun orri eder luzeak ikusteak burutasun barri bat sorrarazo eutsan garun artean. Gero urduri-urduri  lanean hasi zan. Burdinazko zatai eta ailarrak sutan sartuta ta txingura-ganera porrikaz ekarri  ta taunk taunk taunk eta taunk ekin eutsan  Martinek lanari. Lehenego zerreak orduantxe gizon baten esku artetik burua atarau eban.


Bigarren eskabidea, 
hamabi misterioak aitatzea, 
bien artean egin eben: 
Txerrenek itaundu, 
 Martinek erantzun

Txerren.- Martintxo: esaik bat
Martintxo.- Gure jauna bera dok bat, berak salbatuko gaiozak; baina ez hi.
Txe. - Martintxo: esaik bi
Mar.- Erromako altarakbi, gure jauna bera dok bat, berak salbatuko gaiozak, baina ez hi
Txe.- Martintxo: esaik hiru.
Mar.- Hiru trinidadaeak hiru, Erromako altarak bi; gure Jauna bera dok ….
Txe.- Martintxo: esaik lau.
Mar.- Lau ebanjelariak lau, hiru trinidaeak hiru, Erromako altarak bi …
Txer.- Martintxo: esaik bost.
Mar.- Jesukristoren zauriak bost, lau ebanjelariak lau, hiru trini …
Txer.- Martintxo: esaik sei.
Mar.- Sei argi-egileak , Jesukristoren zauriak bot, Lau ebangelariak …

Txer.- Martintxo: esaik zazpi.
Mar.- Zazpi sakramentuak, sei argi-egileak …
Txer.- Martintxo: esaik zortzi
Mar.- Zortzirak dira zeruan, zazpi …
Txer.-Martintxo: esaik bederatzi
Mar.- Bederatzi ordenamenduak … eta abar
Txer.- Martintxo: esaik hamar.
Mar.- Hamar mandamenduak … eta abar.
Txer.- Martintxo: esaik hamaika.
Mar.- Hamaika mila aingeru … e.a.
Txer.- Martintxo: esaik hamabi.
Mar.- Hamabi apostoluak, hamaika mila aingeruak, hamar mandamentuak, bederatzi ordenamenduak, zortziak dira  zeruan, zazpi sakramentuak, sei argi-egileak, Jesukristoren zauriak bost, lau ebanjelariak lau, hiru trinitateak hiru, Erromako aldareak bi. Jesukristo bera duk bat. Berak salbatuko gaiozak; baina ez hi.
Txer.-Martintxo: esaik hamahiru.
Mar.- Eztok hamahiru.
Txer.- Badok hamahiru.
Mar.- Oilarrak joten dau munduan, aingeru ederrak zeruan, neure arimea izten dautsat, Andra Mariari altzoan.
Eta orduan itsutu (aienatu) zan Txerren.

R. M. Azkuek: Ermuan emakume batengandik ikasia (Bizkaia)
Baliteke ipuin honen oinarrian kantu zelta baten egotea.

Doro