AGUREA eta ITSASOA
―
"Kresalak
janda nagoela diote, Ea berrogeita hamabost garrenak gezatzen nauen.
─
Hegaztien
bizitza gurea baino latzagoa da, harrapari sendoena ezik. Zergatik
sortu ote dira itsas-enara bezain txori eme eta finak, itsasoa hain
ankerra bada? Itsasoa maitetsu eta ederra da. Baina ala ere anker
bihurtu daitekek eta bat-batean aserretu. Mokoka ehizan dabiltzan
hegazti horiek, beren txio minduekin, emeegiak dituk itsasorako."La
mar" esaten dute gazteleraz maite dutenean. Baita hartaz gaizki
esaka ari garenean, emakumea bailitzan mintzatzen gatzaizkio.
Arrantzale gazteek ordea, ontzia hari-pitak kulubiz hornituta
dauzkatenak, tiburoi gibela garesti saltzen zen denboran motordun
txalupen jabe egin zirenak, horiek "el" izen-aurreko
ipintzen diote, "El mar" esanaz. Hauentzat itsasoa etsaia
da, borrokarako tokia. Baina ez, itsasoa emea da, mesedeak eman eta
uka ohi dituen anderea. Eta izugarrikeriak egitekotan, beste
erremediorik ez dagoelako izaten da. Ilargiak, emakumeari bezalaxe
eragiten dio itsasoari.
─Berrogeita hamalu egun lar dira hutsik ibiltzeko. Aste bete ur sakonetan eta ez dut ezer arrantzatu. Baina, krezalak jota nagola diotenei enieke arrazoia eman gura. Gaur atungorri eta hegaluzeak dauden tokian geldituko naiz, baliteke artean arrain handiren bat ibiltzea.
─Zehatz
mantentzen ditut baina, ez daukat zorterik. Nork daki! Behar
bada gaur. Egun bakoitza berria da. Ona da zortea edukitze. Baina nik
gurago dut zehatza izan. Gero, zortea datorrenean prest aurkituko
nau.
─
Betidanik
egin dit min begietan egunsentiko eguzkiak. Baina oraindik sendo
daude. Arratsaldean ordea aurrez aurre begira iezaioket itsutu gabe.
Arratsaldean indar gehiago du. Baina goizez mingarria da.
─
Zerbait
harrapatu du! Ez begira dabil.
─Urraburuak!
Urraburu handiak.
─Arrain-sarda
horrek ihes egin dit. Asagotzen ari dira eta urrunegi doaz. Baina,
beharbada arrain galduren bat harrapatuko dut. Nola jakin ordea, bila
nabilen arraintzarra inguru horretan dabilen edo ez. Nire
arraintzarra nonon egon behar du!
─Arrainek,
badakite holako lekuetan egoten. Baina marmokok... Itsasoko izakirik
faltsuenak dira. Ur zantarra! Dortokak baletoz marmokok jango
lituzkete. Jendeak ez du dortoken errukirik hil egiten dituzte eta
bihotzak taupadaka jarraitzen du handik ordu bira. “Neuk ere holako
bihotza dut, nire eskuak eta oinak beraienen modukoak dira.” Euren
arrautzak jaten nituen indarra hartzeko. Maiatz osoan jaten nituen
irailean, arrain handien bila joateko. Marrazoen gibel koipea ere
kikara bete hartzen nuen egunero. Hantxe zegoen gura zuenarentzat,
arrantzale gehienak ez zuten hartzen, zapore nazkagarria du, baina ez
da goizean goiz jaikitzea baino okerragoa. Denetarako da ona,
katarroa, gripea, baina, batez ere begientzako da ona.
─Arrainak
berton! Azkarregi ez badoaz harrapatuko ditut, zilar koloreko lepo
horiek. Eskerrak hegaztiei, laguntza handia dira.