Gabon neska mutil bardiguok, geur be entzutera etorri zari ezta?
Ba adi entzuten badaustazue jakingo dozue!
Negua zan, gerora Jentil moduan ezagutu doguzan kostaldeko euskaldunak, Jatatik Sollubera doazen mendietan zebiltzan egurra ebaitxen, uda aldera ikatza egiteko.
Horretan
dabiltzala sortaldetik laino gorri bat ikusi eben, sekula ikusibakoa
oskorririk gorriena baino gorriagoa. Zer zan arteztu ezinik leinuko
Jentil zaharraine jo eben misterioa argitzekotan.
Agureak, Jata ganera eroateko eskatu eutsien. Tontorrean jarri eben sortaldeko lainoari begira, eta... ikusi ebanean berbok esan ebazan...
.-KIXMI
jaio da!
(Kixmik
tximinoa esan gura dau jentilen berbakeran, eta Jesus
umea ixentzeko erabiltzen da)
.-Kixmi
jaio da! Gure aroa akaba da! Botanoixue
amildegi honetatik ez dot aro barri horretan bizi gura eta. Zuek
barritz, ostondu
ondo, Koba, Leixe, putzu-ilun eta harpeetan aroa joan arte. Eta zu.
Bai zu! Joant
zaitez herritarreri Olez egitera, Kixmi jaio dala eta aro berria
datorrela jakiten ematera.
Orduitik
ona 2014 urte joandira eta ondiño be,
Oles aroan
dator Olentzar
Harri
zopa
Arrati,
horixe bai zuen bere grazia: alboka jotzen ibiltzen zan herririk
herrik diru edo janaren truke. Baina beti ez da norberak gura dabena
lortzen. Astebeteko gosea aldean, esteak erostaka sabelean, eta
sosik ez zakelean. Halaxe heldu zan ostatura. Atea joa eta,
ostalersak urten eutson. Arratik ia jateko ezer eukan itaundu
eutson. Andreak, inguru guztian ezer ez zegoela erantzun.
Arratik
orduan: -- Hor errekan ikusi dodazen harri koxkorren antzekoak eukiko
dozuz horratio?.- Galdetu eban.
--
Holakoak zenbat gure. Baina, zertarako behar dozuz?--
Arratik.--
Ai andrea, harriokaz, inguruko txirlarik gozoenakaz baino jaki
gozoagoa prestatzeko sekretua erakutsiko neukitzu non baneko.
Sukaldera
eroan eban eta errekatik, otzara bete harri-koskor ekarri eutsazan.
Arratik lapikoa sutan jarri ebanerako hasi zan eskean.
:--Oliorik
badau?
Ostalersak,
baietz esan eta olioa ekarri eutson.
Berakatzik
eta arrautzarik badau? Berakatzak eta arrautzak ekarri eutsozan
Ostalari
anderea, negozio berri baten liluran, jakingurak itsututa, guztiari
baietz esaten eutson. Arratik laster izan eban berakatz zopa eder bat
prest.
Patxadaz
jesarri eta dan dana jan eban, harri-koskorrak plater bazterrean
utzita.
Ostalersak
hori ikusitakoan zera galdetu eutson, ea zergatik uzten zituen
harriak jan barik.
Arratik
zera erantzun eutson.-- Horrek substantzia emon da gero berton izten
dire.
Olasteko
gudua
Aditxu
lagunok, entzun ondo ele zahar hau.
Konta
ebanari entzu neutson moduan, 785. urtean, Abderraman, Kordobako
kalifak, Galiako Tolosa eraso eban. atzera bueltan, Auñamendiak
Erronkariko aldetik zeharkatzea erabaki eta bidean aurkitzen eban
guztia erruki barik suntsitzeari ekin eutson. Errokariarrek
inguruetako basoetara jo eben babes bila. Iruñako Fortun Gartzia
erregeak hau jakin ebanean laguntzera etorri jaken.
Mairuak, Olastko landatan
harrapatu ebezan. Musulamanek zetorkiena ikusi ebenean alde egiten
ahalegindu ziren baian alperrik. Naparrek Leireko mendizerra
zeharkatu eta Iezako zubian harrapatu zituzten musulmanak Aragoi
erreka zeharkatzen. Bertan jo eben erasoa, borrokaldian preso hartu
eben Abderraman.
Istorioak
diño, gizonak Kordobako kalifagaz ze egin erabakitzen eben
bitartean, Sara zeritzon emakume adoretsua, aiztoa eskuetan
mairuarengana hurbildu eta bertan sama ebaki eutsola.
Abderramanen
burua, altzoan hartuta eroan ei eban herrira. Mairuaren odolak gorriz
lohitutako amantala soinean ebala helduzan Erronkariko ibarrera.
Herritarrek orduan; emakume honen balentria saritzeko gaineko gona
gorria ezarri eutsen Erronkariarren usadiozko soinekoari.
Errotaria
astoa eta semean
Munduan
beste asko legez, artaburuak oskolez diño atsoaren berbak. Eta
artaburua izan behar da holan jokatzeko.
Errotariak
asto eder bat eukan, hain ederra ze, diru batzuk poltsaratzeko
saltzea erabaki eban.
Bixamonean,
Semea, astoa eta hirurak feriarako bidea hartu eben.
Euren
bidean doazela, bide bazterrean bi atso aurkitu ebezen barreka, eta
zera esaten eben.-- Ganorabakoa izan behar da gero, asto eder bat
eduki eta oinez joateko.--
Aittek
hori entzun ebanean, semeari asto gainera igotzeko agindu eutson.
Bidean
aurrera egin eben, agure bi agertu zirenean zera esanez:-- Ez zara
lotsatzen, zu gaztea asto ganean eta aita zaharra oinez. Zelako semie
zara zu?.- Semea astotik bajatu eta aittek igon eban.
Aurrerago,
mutil gazte bi aurkitu ebezan eta aitteri irainki hasi ziren.-- Azal
gogorra eduki behar da gero, zaharra dala ta asto gainean tenpleu
tenpleu joateko, semea, oinez arnasarik buelta ezinik doan bitartean.
Aittek hori entzundakoan semea asto gainera igo eban..
Biak
asto gainean feriarantz doazela, bide bazterrean, ez jake ba agure
bat arrantzaka hasten. -- Asto koitxaua. Bi lagun gainean eroan
behar. Zer jende-modu zarete zuek astoari holako pagua emateko.
Aita semeek hori entzun
ebenean, astotik bajatu, eta bertan feriatik hurbil egoen arbola
bateri lotu eben astoa, geidxau neka ez zedin. Zaku bete pentsu be
jarri eutsen aurrean bidean galdutako indarrak berreskuratzeko. Aita
semeak feriara joan ziren merketariaren bila . Merketariagaz bueltatu
zirenean, arbolapean pentsu zaku hutsa baino ez eben aurkitu.
Irakaspenak dio:
Guztien gustua egin gure bozu!
Inor ez duzu egingo zoriontsu.
Gillermo
Tell
Ele
zaharrak diñon moduan, Gillermo Tell, baleztari aparta zan, azkonak
jaurtitzen eukan trebeziak egin eban ospetsu
Baina
behin gobernadoreari, plazaren erdian kako baten puntan kapela
jartzea bururatu jakon. Kapela horreri, berari, gobernadoreari
alegia, zor jakon adeitasunez agurtzeko agindua eman eban. Tell
holako kontu barik herrian sartu zanean, ez eban agindurik bete.
Gobernadorearen guardiak orduan kapelari sor jakon errespetu adieraso
eutson. Tellek hau jakitean zera erantzun eban, -- Errespetua? Nik
neuk askatasunari dautsat errespetua!
Segidan
atxilotu eta gobernadorearen aurrera eraman eben. Gobernadoreak,
heriotza zigorrera kondenatu eban, baina hain tiratzaile ospetsua
izanik aukera bat eman eutson. Ezer esan batik gobernadorearen
guardiak Tellen semea harrapatu eta sagarra buru gainean ebala
plazaren erdian jarri eben. Gero aitari bere burua heriotzatik
salbatu gura baeban 50 m tako distantziatik semearen buru gaineko
sagarrari tiro egiteko agindu eutson jauntxoak.
Tellek
orduan, balezta hartu eta bi azkona eskuratu zituen. Lehenengo
azkonagaz aparatu eutson erdi erdian semearen buru gaineko sagarrari.
Gobernadoreak hau ikusitakoan zera itaundu eutson: ea zertarako behar
eban bigarren askona batergaz nahiko baeban.
Tellek
zera erantzun.-- Huts egin izan banu, bigarrena zeure bihotzerako
zukeen?
Gobernadoreak
hori entzundakoan barriro atxilotzeko agindua eman eban, Tellek alde
egitea lortu eban ordea.
Baina,
aurrerantzean,gobernadorea bizi zen bitartean ez ebala bakerik izango
konturatuta, segada antolatu eta gobernadorea hil eban.
Une
horretan zera esan ei eban.-- Lehenengo azkonagaz neure askatasuna
lortu dot. Eta bigarrenagaz neure herriarena.
Esne
saltzailea
Sarritan
egiten eban moduan, esne saltzailea esnez beteriko pegarra burua
ebala merkatura zihoan, Betiko bidean egiten eban bitartean txakur
ametsetan murgilduta zioan.
Bai.--
zioen berekiko. -- Esne hau hain ona da zeren prezio onean salduko
dot.
Saldu
ostean, txitak erosiko dodaz.
Txitak,
oilanda eta oilandak oilotzen direnean, zenbat gure arrautza edukiko
dot merkatuan saltzeko.
Diru
asko irabaziko dot eta diruokaz soineko dotorea erosiko dot.
Soineko
barriagaz herriko jaietara joango naz.
Mutil
guztiak neure atzetik ibiliko dira eta neskak inbiditan.
Seguru
errotariaren semea etorriko dana, dantza eske.
Nik
lehenegotan berba barik buruegaz ezetz esango dautsat. -- Hori esaten
eban bitartean, buruagaz ezetz esateko keinua egin eban, pegarra
burutik jausi jakon, ontzia apurtu eta esneak bidean zabaldu jakozan.
Halantxe joan jakozan txakur ametsak lurpera.
Gargantua
Mahatserrian.
Begoñako errepublika Bilbok jan aurretik, erraldoi bat biz ei zan.
Hanka bat Mira floresen eta bestea Ollarganen jarrita, Boluetako
antaparetan ura edaten ebana.
Iger-igerrian
egoten zan, inguruetako ospakizunetan jan edanak egin eta etxera
bueltatzen zanean.
Kontuak
atara zelako egarriagaz etortzen zan ze, Ibaizabalek be, beran ur
emari eta guzti, astebete behar izaten eban boluetako antapara eta
ubideak betetzeko.
Jan
da edan barritz, miserikordiako txarriak eta botxiko txikito zaliek
baino gehidxau. Atara kontuak zenbat edango eban. Mahatserrikoek be
Bakixora etorri behar izaten eben txakolinetan euren kupel eta
barrikak bardintzeko. Jan barritz baztarrak Gargantua izena ez
eutsen alperrik jarri.
Gargantuari
jaten emotea hondamendia zan. Pasatzen zan leku guztietatik, goseak
akabatzen eban familia. Eta zer jan aurkitzen ez eban lekuetan umeak
bahitu eta eroaten ebazan, ondo gizendu ostean jateko. Bilbo eta
inguruetako guraso guztiak izututa bizi ziren umiek ostondu ezinik.
Erraldoi
tripazorroaren gehiegikeriakaz aspertuta Bilbotarrak plaza barrian
batu ziren zer egin erabakitzeko. Asko eztabaidatu eben baina inori
ez jakon ezer bururatzen. Halako baten, Etxaniz zeritzon Bilboko
bonbero edo suhiltzaile batek zera esan eban:
.--Hauxe
egingo dogu! Ibaizabal udxolakaz (uriola) bete bete datorrenean,
Etxebarriko uharkak buztin ur lodiz beteko doguz. Atzera be,
bidxamonagaz egarrituta datorrenean, boluetara datozen urak edaten
hasten danean, presa askatu eta buztin artean itoko dogu.
Eta
halantxe jazo zan, gaupasa eginda zetorren goiz baten, betiko lekuan
ahuspez jarrita egarria itotzen egoala, uharka askatu eta basa,
lupetz eta buztin ur artean harrapatu eben Gargantua. Uxolaren
indarrak buztin bola erraldoia errekan behera Barakadoraino eroan
eban. Barakaldoarrek barritz, harrapatu eta bertako labe garaietan
egosi eben.
Egositako
buztina apurtu ebanean, barruan aho zabalik ahuspez edozer jan eta
edateko prest dagoen giza irudi erraldoia agertu zan . Lehenengotan
jendeak atzera egin eban bilurtuta, bizirik emoten eban eta... Baina
ez, kanpotik gogortuta egoen eta barrua hutsik.
Umeek
laster kendu eben beldurra eta konfiantza hartu ahala beragaz olgetan
hasi ziren. Erraldoi ume jalearen ahotik sartu ziren eta atzeko
zulotik urteten ebela konturatu zirenean, jostailutzat hartu eben,
holantxe, munduko txirristarik famatuena bihurtu zan. Sinesten ez
badauztazue, joan Bilbora batez be jaietan, joan aste nagusian. Joan
edonoiz, non edo han, geur be hantxe ikusiko dozue eta.
Berunezko
soldadua
Behin
etxeko mutikoari berunezko soldaduak oparitu eutsezan, danak ziren
berdin berdinak, bat izan ezik. Berun falta gaitik edo ez eben guztiz
bukatu eta hanka bat falta jakon. Baina gure gudaritxoari ez eutson
askorik ardura, besteak bezain tente eta harro erakusten eban bere
burua.
Alboan,
beste opari batzuen artean, hanka baten gainean, neskatila egoan
dantzari. Hara esan eban gudaritxoak.- Neskatxa eder hori ni bezala
herrena da. Horixe da komeni zaidana. Eta une berean maitemindu zen.
Etxeko
mutikoak olgeta bukatu ebanean, soldaduak berriro kutxan sartu
zituenean, berunezko soldadu herrena baztertu eta gelako leiho
gainean utzi eban. Halako batean zoritxarrak kutxako tapa jaso eta
gudaritxoa leihotik kalera jausi zan. Espaloian hara eta hona
zebilen euri zaparradak hasi zanean, hantxe aurkitu eben ume batzuk.
Hara
berunezko soldadu bat.- esan eban batak- Egin dioezaiogun itsasontzi
bat eta jar daigun nabigatzen.- esan eban besteak. Paperezko barkua
egin eta ubideko korrontean jarri eben. Errekastoan behera zihoan.
Halaxe egin zuen espaloi azpiko estoldak irentsi eban arte.
Ilunetan
egin eban ondorengo bidea, aharik eta itsasontzia errekan murgildu
zan arte. Paperezkoa zanlez laster desegin zan. Soldadua bertan
urperatuta gelditu zan. Han egon zan triste eta errukarri,
arrankaria agertu eta iruntsi eban arte. Arrankariaren urdailean
bidaiatu eban, arrantzan zebilen batek harrapatu arte. Arrantzaleak
arrandegian saldu eban sos batzuen truke. Bertan erosi eta etxera
eroan eban neskameak. Afaritako arraina prestatzen dabiltzazela hara
non agertzen dan berunezko gudaritxoa.
Mutikoak
soldatu herrena ez eban gustuko antza, ze ikusi ebanerako hartu
sutera jaurti eban. Umeek alde egin ebenean, hantxe lurrean botata
ikusi eban berunezko soldatuak, horrenbeste maite eban neskatila
dantzaria. Laster agertu zen neskamea eta gela aireztatzeko leihoa
zabaldu eban, haize bolada sartu zan eta dantzari xarmanta airean
eroan eban sutara, berunezko gudaritxoaren besoetara. Bertan musuen
eta sugarren artea urtu eta bat egin eben biek. Biharamunean ordea,
errautsak batzerakoan, erdi erdian ezkata distiratsu bat zeukan
berunezko bihotza aurkitu eben.
Nekazariaren
semeak
Munduan
beste asko legez, nekazariak bi seme zitxuen. Beti mutur joka
ebizenak, astoa zelan txalmatu, egurrak nork moztu, artoa non erein,
edozein txikikeria zan errietarako arrazoia. Aittek, horrenbeste
harrokeriaz asper, asper eginda, semeen jokabidea arteztu behar ebala
eta basora bidali ebazan egurretara. Han be izan zirian elorrioak,
nork egurrik hoberenak eta zeinek karga handiena batu.
Etxera
buelta zirenean aittek, egur azao ondo lotu eta oso osorik eskuetan
hartzeko agindu eutsien. Gero, egur azao hori hartu eta guztiak
batera apurtzen ahalegintzeko agin du eutsien. Mutilak ahalegindu
ziren arren alferrik, ezin izan eben azaorik apurtu. Orduan egur
sorta askatu eta egurrak banan banan apurtzeko agindu eutsien. Semeek
agindua bete eta banan banan, egur guztiak erraz erraz txikitu
ebezan.
Aittek
orduan zera esan eutsien: - Semeak, hauxe da adiarazo gura dautsuedan
irakasbidea. Orainarteko legez, banatuta eta alkarri mutur joka
bazabiltzate, edonork gaindituko zaituzte. Ekarregaz barritz
garaitezinak izango zarie
Hamelingo
txilibitaria
Entzunda
daukadanez, antzina, Hamelin zeritzon herrian bazter guztiak arratoiz
bete ei ziren. Ez zegoen bazterrik patariok agertzen ez zirenik.
Herritar guztiak haserre bizian udaletxearen aurrean elkartu ziren
konponbide eske. Udal batzarrak zer egin jakin ez eta konponbidea
aurkitzen zuenarentzat urrezko ehun txanpon eskaini ebazan.
Handik
egun batzuetara agertu zen kanpotar bat agindutako sariaren truke
arazoa berak konponduko ebala esanez. Herri osoa poztu zan eta baietz
esan eutsien saria berea izango zala arratoiak desager araztea
baebazan.
Orduan
xakeletik txilibitua atara eta jotzen hasi zan, laster batu ziren
arratoi guztiak bere inguruan, jotzen jarraitu eban, arratoi guztiek
atzetik jarraitzen eutsen. Ibili eta ibili danak herritik atera eta
errekan amildu eta bertan ito ebazan, Herri osoa poztu zan eta festa
eder bat antolatu eben Hamelin izurritetik libratu zala ospatzeko.
Biharamunean,
kanpotarra bukatutako lanaren saria kobratzera herriratu zanean,
Txilibitua jotzeagatik garestiegi ordaintzen ebela eta ez eutsien
esandakorik ordaindu gura izan. Txilibitariak haserre bizian alde
egin eban.
Handik
egun batzuetara agertu zan, atzera be herrian. Plazaren erdian jarri
eta Txilibitua jotzen hasi zan, herritarrek barre eta isekak egin
eutsiezan, baina astiro astiro herriko umeak Txilibitu jolearen
inguruan batzen hasi ziren, laster ume guztiak batu ziren herriko
plazan, orduan txilibitaria martxan jarri eta ume guztiak atzetik
zituela herritik urten eban, aurrera eta aurrera egin eban ume
guztiak atzetik ebazala, mendi aldera eraman zituen inork ezagutzen
ez eban leku batera.
Iluntze
aldera, gurasoak umeak falta zirela konturatu zirenean ama guztiak
farola eskuetan hartuta seme alaben bila atera ziren. Herriko plaza
argiontzi dun emakumez bete zan.
Umeak
bitartean ardura handi barik txirulariak sartu zituen koban olgetan
zebiltzan. Aharik eta gertatzen zenaz konturatu arte, orduan etxerako
bidea hartu gura izan eben baina ezin, Halako baten, bila aritu zan
ume batek irteera aurkitu eban, orduan banan atera eta Hamelin era
bueltatu ziren guztiak onik, herri guztia poztu zan. Txilibitaria
berriz ez zuen inork gehiago ikusi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario